Merry Christmas!

L.H. 2 eta L.H.3ko ikasleek primeran pasa dute eguberrietako ekintzak egiten ingelerako saioetan. Eguberrietako hiztegia eta kantak lantzeaz gain, pasabidea apaindu dute eta Rudolphen postala egin dute familientzat.

El alumnado de 2-3 de Primaria se lo han pasado genial realizando actividades de navidad en la asignatura de inglés. A parte de trabajar vocabulario específico de Navidad y canciones más conocidas en inglés, han decorado el pasillo y han realizado una postal de Rudolph para sus familias.

EUSKARALDIA!

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es web_2-1024x228.jpg

Kaixo lagunak!

Badakizue aurten euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko dela?

Guk jakin badakigu, gure laguna Mitxarrok gutun batean azaldu eta euskaraldia gehio ezagutzera animatu gaituelako. 

Mitxarrok bidalitako gutun horretan euskaraldiaren datak, leloa eta familiekin batera egiteko proposamen bat luzatu zigun. Aurtengo abestia euskarri izanik, eskuekin erritmo ariketa bat egitea hain zuzen ere.  Eskolako ikasle guztiak eta baita familia eta irakasle batzuk ere lan eta lan ibili gara erritmoa ikasi, grabatu eta bideoa osatzeko. 

Horrez gain, euskaraldia hasi baino lehen dinamika ezagutzeko ariketa ezberdinak egin ditugu. Adibidez, haur hezkuntzan aho, belarri eta bihotz haundi batzuk marraztu dituzte, norbera euskaraldian beteko duen rola definitzen laguntzeko. Lehen hezkuntzan, euskaraldiaren abestia, ipuina, eta leloa landu dira. Baita erronka bat planteatu dugu euskararen erabilera handitzeko. DBH-n marrazkiak, abestia eta rolak  landu ditugu ere. 

Bestalde, D ereduko irakasleok eskolan barne arigunea sortu dugu, gure artean bilduta gaudenean gure hizkuntza ohituraz kontziente izan eta euskararen erabilera sustatzeko. 

Beno ba dena azalduta, gogoak dituzue eskola eta familien artean egindako bideoa ikusteko?

Klik egin beheko argazkian bideoa ikusteko!

Eskola eta familiek egindako euskaraldiko bideoa!

EUSKARALDIko abestia!

Irratia sortzen eta ezagutzen (Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila)

Kaixo lagunok!!

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak ikasturte hasieratik irratia sortzen gabiltza euskarako proiektu bezala. Hasieran, gure aurrezagutzak martxan jarri genituen, besteak beste: zer diren komunikabideak, zer den irratia, nortzuk lan egiten duten, zer entzuten den bertan…

Ondoren, Euskalerria irratia ezagutzeko asmoz, talde txikitan elkarrizketarako galderak prestatu genituen eta atzo beraiekin bideo deia egin genuen. Aukera paregabea eta interesgarria izan zen beraien irratia ezagutzeko.

Behin irrati bat ezagututa, orain guri dagokigu gure irratiari forma ematea. Beraz, hurrengo lana gure irratiari egitura eta forma ematea izango da.

Berehala izango duzue, gure uhinez uhineko lehen saioa!!

Uhin berriak Ameskoa aldean!!

Saio hauetako argazki batzuk: