Lehenengo hiruhilabetearekin bukatuta, 5. mailan, eukeran eta zientzietan egindako lanari nolabaiteko “broche” bat emateko, hona hemen aldizkari berri bat. Disfrutatu eta ea ez den azkenekoa!!
Urte arraro honetan zeinetan Covid 19ak galeratu gaitu zuen ondora joatea, eskolatik, hurbil bainan ala ere urrun, bideo hauek bidaltzen dizkizuegu urteroko konpromezuari uko ez egiteko. Espero dugu gure kantuek, hitzek eta irribarreek alaituko zaituztetela. Mila esker zuek guztioi bihotz bihotzez.
L.H. 2 eta L.H.3ko ikasleek primeran pasa dute eguberrietako ekintzak egiten ingelerako saioetan. Eguberrietako hiztegia eta kantak lantzeaz gain, pasabidea apaindu dute eta Rudolphen postala egin dute familientzat.
El alumnado de 2-3 de Primaria se lo han pasado genial realizando actividades de navidad en la asignatura de inglés. A parte de trabajar vocabulario específico de Navidad y canciones más conocidas en inglés, han decorado el pasillo y han realizado una postal de Rudolph para sus familias.
Badakizue aurten euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko dela?
Guk jakin badakigu, gure laguna Mitxarrok gutun batean azaldu eta euskaraldia gehio ezagutzera animatu gaituelako.
Mitxarrok bidalitako gutun horretan euskaraldiaren datak, leloa eta familiekin batera egiteko proposamen bat luzatu zigun. Aurtengo abestia euskarri izanik, eskuekin erritmo ariketa bat egitea hain zuzen ere. Eskolako ikasle guztiak eta baita familia eta irakasle batzuk ere lan eta lan ibili gara erritmoa ikasi, grabatu eta bideoa osatzeko.
Horrez gain, euskaraldia hasi baino lehen dinamika ezagutzeko ariketa ezberdinak egin ditugu. Adibidez, haur hezkuntzan aho, belarri eta bihotz haundi batzuk marraztu dituzte, norbera euskaraldian beteko duen rola definitzen laguntzeko. Lehen hezkuntzan, euskaraldiaren abestia, ipuina, eta leloa landu dira. Baita erronka bat planteatu dugu euskararen erabilera handitzeko. DBH-n marrazkiak, abestia eta rolak landu ditugu ere.
Bestalde, D ereduko irakasleok eskolan barne arigunea sortu dugu, gure artean bilduta gaudenean gure hizkuntza ohituraz kontziente izan eta euskararen erabilera sustatzeko.
Beno ba dena azalduta, gogoak dituzue eskola eta familien artean egindako bideoa ikusteko?