GABONETATIK BUELTAN GARA!

Urte berria hasi dugu eta dagoeneko lanean tope ari gara!

Gabonetan pilak kargatu ditugu eta aurtengo helburuak betetzeko irrikitan gaude.

Hurrengo egunetan webgunean berri gehiago izango dituzue, espero dugu gusutukoak izatea.

Ez ahaztu zuen iritziak ematen!

GORA 2023! 🙂

Eulateko zaharren egoitzara bisita

Aurreko ostiralean bisita egin zuten Eulateko zaharren egoitzara L.H.ko 3.-4., 5.-6. eta DBHko ikasleak.

Bisitan maila bakoitzeko ikasleek abesti eta dantza desberdinak oparitu zizkieten egoitzako aitona-amonei:

3. eta 4. mailako ikasleek, “La de la mochila azul” eta “Jingle Bells” abestu eta dantzatu zituzten.

5. eta 6. mailakoak berriz, “Hator, hator” abestia interpretatu zuten.

DBH 1ekoak, argazkiz osaturiko aurkezpen batekin eskolaren berrikuntzen inguruan hitz egin zuten.

Azkenik, DBH2ko ikasleek, gabonetako abesti eta dantza klasiko bat interpretatu zuten. Gainera, haiek aiton amonentzat idatzitako eskutitzak ozenki irakurri zituzten.

Agureek ere abesti pare bat abestu zizkieten ikasleei.

Sakatu HEMEN bideoak edota argazkiak ikus nahi izanez gero.

Momentu polita izan zen, oso hunkigarria. Datorren urtean espero dugu berriz egoitzara bisitan joatea. 😉

LH 3. eta 4. mailako zientzia proiektua

Azkeneko asteetan 3. eta 4. mailako ikasleek gure gorputzaren atalak eta hauen funtzionamendua landu dituzte.

Hiztegia ikasi eta hauek gorputzeko atal ezberdinetan kokatzeko aukera izan dute. Gainera, beste taldeetako ikasleei aurkezpena egin diete eta beraien ezagutzak elkarbanatzeko aukera aparta izan dute!

Hona hemen lan polit honen emaitzak ———–>

ESKOLA ALDAKETA/CAMBIO DE AULAS


Aste honetan eskola aldaketa izan dugu. Astelehenean ikasle guztien laguntzarekin eskolako gela guztiak bildu genituen. A ze txapeldunak denak!!!



Esta semana hemos hecho el cambio de aulas a la “nueva escuela”. Para ello todo el alumnado ha estado recogiendo el material de todas las aulas. ¡¡Son unos/as campeones/as!!

Oporrak disfrutatzera orain…

Heldu da UDABERRIA!

Eskolan jada udaberriari ongi etorria eman diogu, nahiz eta elurte artean harrapatu gaituen.

Hori dela eta, LH1-2ko ikasleek lore polit hau egin dute plastikako saioan… loreontzi eta guzti! Asko disfrutatu dute bai prozesuan baita patioko lurra hartzen ere, loreontzian ondo eutsi dadin.

Hemen dira artista hauen lanetako batzuk: