Gure gorputzarekin lan egiten hasi gara. «Nire gorputza da» abestiarekin dantza bat ikasi dugu. Binaka gure goputzaren siluetak egin ditugu eta gero bakoitzak berea margotu du.
Nolakoa naiz kanpotik? Nolakoa naiz barrutik? Zer gustatzen zait? Ba al dut zauririk edo minik?
Bakoitzak berea egiten bukatu duenean, besteenak ikusi ditugu. Kanpotik eta barrutik gauza asko BERDIN ditugula ohartu gara. Kanpotik eta barrutik gauza asko EZBERDIN ditugula ohartu gara.
Eta garrantzitsuena:
BAKOITZA DEN BEZALAKOA ONARTU BEHAR DUGU! GORPUTZ ETA PERTSONA GUZTIAK ONARTU BEHAR DITUGU!
Abestiaz gozatu nahi baduzue