Zaindu dezagun gure natura!

Aste honetan, bostgarren eta seigarren mailako ikasleak proiektu polit batean murgilduta egon dira. Honetan, landare zein zuhaixka batzuekin apaindu dute gure jolastokia, kolore biziak piztuz gure lurretan. Hain zuzen ere, Kalendulak eta zenbait zuhaixka izan dira landatutakoak. Ikasleek oso ondo pasatu dute ekintza honetan, eskuak zikinduz bihotza garbitu baitute eta! Eskerrik asko ikasleok! Segi horrela!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.