Zaindu dezagun gure natura!

Aste honetan, bostgarren eta seigarren mailako ikasleak proiektu polit batean murgilduta egon dira. Honetan, landare zein zuhaixka batzuekin apaindu dute gure jolastokia, kolore biziak piztuz gure lurretan. Hain zuzen ere, Kalendulak eta zenbait zuhaixka izan dira landatutakoak. Ikasleek oso ondo pasatu dute ekintza honetan, eskuak zikinduz bihotza garbitu baitute eta! Eskerrik asko ikasleok! Segi horrela!

Ikasgelen izenen kartelak

Azkeneko asteetan, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. ziklotako ikasleek eskola apaintzea erabaki dute plastikako saioetan. Horretarako, ikasgela bakoitzean bete beharreko zeregina adierazten duten kartelek berriztu dituzte, matematikarekin eta euskararekin harremanetan dagoen proiektua garatuz. Hurrengo asteetan ekintza berdinarekin jarraituko dute lanean, eskola osoko gelen azalpena ematea helburu duten kartel hauek, ikasleengandik eta ikasleentzako sortua izateko. Segi lanean lagunak!