
Ekitaldia primerakoa izan zen eta jende andana gerturatu zen, bai ostiralean eta baita larunbatean ere.
Asteburu honetan, urtarrilaren 27 eta 28an Las Ameskoas eskola berriaren inaugurazioa ospatu da. Denbora luzez obrekin bizi ondoren, orain eskola ederra estrenatu dute eta mila aukera eskaintzen duen ingurune paregabe honetan, ikasleek gozatuz ikasteko aukera dute.
Urtarrilaren 27an ikasle, irakasle eta familiei zuzendutako ospakizuna izan zen. Bertaratutako guztiak, primerako eguna igaro zuten elkarrekin.
Larunbatean, eskolako ikasle eta irakasle ohiak hurbildu ziren, baita Las Ameskoas
bailarako biztanle ugari. Eskolaren ibilbidearen kontakizuna eta gero, bisita gidatuen bidez, gonbidatu guztiek eskola berria ezagutzeko aukera izan zuten. Hamaiketako goxo batekin agurtu zen egun ezinhobe bat.
Ikasle ohi batek esan zuen bezala, “Nafarroako eskola politena da hau”.
Hurrengo berrian eskolan egindako ekitaldearen erreportaia argitaratu zuten: https://www.noticiasdenavarra.com/navarra/2023/01/29/amescoa-mostro-vecinos-reforma-colegio-6379431.html