Aurreko ostiralean bisita egin zuten Eulateko zaharren egoitzara L.H.ko 3.-4., 5.-6. eta DBHko ikasleak.
Bisitan maila bakoitzeko ikasleek abesti eta dantza desberdinak oparitu zizkieten egoitzako aitona-amonei:
3. eta 4. mailako ikasleek, “La de la mochila azul” eta “Jingle Bells” abestu eta dantzatu zituzten.
5. eta 6. mailakoak berriz, “Hator, hator” abestia interpretatu zuten.
DBH 1ekoak, argazkiz osaturiko aurkezpen batekin eskolaren berrikuntzen inguruan hitz egin zuten.
Azkenik, DBH2ko ikasleek, gabonetako abesti eta dantza klasiko bat interpretatu zuten. Gainera, haiek aiton amonentzat idatzitako eskutitzak ozenki irakurri zituzten.
Agureek ere abesti pare bat abestu zizkieten ikasleei.
Sakatu HEMEN bideoak edota argazkiak ikus nahi izanez gero.
Momentu polita izan zen, oso hunkigarria. Datorren urtean espero dugu berriz egoitzara bisitan joatea. 😉