Ostiral honetan, urtarrilak 21, besarkadaren nazioarteko eguna ospatu dugu eskolan. Horretarako, astean zehar jarduera ezberdinak egin ditugu besarkadaren eguna ezagutu eta besarkadek dituzten onurak aztertuz. Jarduera horien artean elkar besarkatzeko jolasak, ipuinen irakurketak eta lepokoak sortzea egon dira, besteak beste. Azkenik, ekintza horietan ateratako argazkiak eskolako sarrerako Txoko Morean jarri ditugu ikusgarri.
Oso aste polita pasa dugu!
