Kaixo lagunok! AsteazkeneanOlentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu eskolan. Primeran pasa dugu eta opari pilo bat ekarri dizkigute.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!
Sitio web del CP de Zudaire
Kaixo lagunok! AsteazkeneanOlentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu eskolan. Primeran pasa dugu eta opari pilo bat ekarri dizkigute.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!
Pasa den asteazkenean, abenduak 15, Lehen Hezkuntza 3, 4, 5, eta 6 mailako ikasleek, eta DBHko ikasleek Salting Iruñan egon ziren.
Primeran pasa zuten saltoka-saltoka egun osoa!
Kaixo lagunok! Zientzietan materiaren gaia lantzen ibili gara Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak. Materiaren gaia kontzeptu abstraktua bada ere, zenbait ikerketa eta tailer burutu ditugu kontzeptu teorikoetatik praktikoetara igaroz.
Hona hemen, pasaden asteartean ikasle baten aitarekin buruturiko tailer batzuen irudiak. Bertan, aldaketa kimiko eta fisikoak, egoera aldaketak eta suaren inguruko zenbait kontzeptu ikasi genituen.
Pila bat disfrutatu eta ikasi genuen!!
Euskarako ikasgaian Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak mahai jolasak sortu ditugu. Proiektu honen garapenean zenbait alderdi landu ditugu: teknologia berrien erabilpena informazioa bilatzeko, talde lana, iniziatiba, sormena, jarraibide testua eta iragarki testua.
Egindako lana guztiz goraipatzekoa izan da. Argi dago ikasleak sormenez beterik daudela!!