Irratia sortzen eta ezagutzen (Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila)

Kaixo lagunok!!

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak ikasturte hasieratik irratia sortzen gabiltza euskarako proiektu bezala. Hasieran, gure aurrezagutzak martxan jarri genituen, besteak beste: zer diren komunikabideak, zer den irratia, nortzuk lan egiten duten, zer entzuten den bertan…

Ondoren, Euskalerria irratia ezagutzeko asmoz, talde txikitan elkarrizketarako galderak prestatu genituen eta atzo beraiekin bideo deia egin genuen. Aukera paregabea eta interesgarria izan zen beraien irratia ezagutzeko.

Behin irrati bat ezagututa, orain guri dagokigu gure irratiari forma ematea. Beraz, hurrengo lana gure irratiari egitura eta forma ematea izango da.

Berehala izango duzue, gure uhinez uhineko lehen saioa!!

Uhin berriak Ameskoa aldean!!

Saio hauetako argazki batzuk:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.