
Kaixo lagunak!
Badakizue aurten euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko dela?
Guk jakin badakigu, gure laguna Mitxarrok gutun batean azaldu eta euskaraldia gehio ezagutzera animatu gaituelako.
Mitxarrok bidalitako gutun horretan euskaraldiaren datak, leloa eta familiekin batera egiteko proposamen bat luzatu zigun. Aurtengo abestia euskarri izanik, eskuekin erritmo ariketa bat egitea hain zuzen ere. Eskolako ikasle guztiak eta baita familia eta irakasle batzuk ere lan eta lan ibili gara erritmoa ikasi, grabatu eta bideoa osatzeko.
Horrez gain, euskaraldia hasi baino lehen dinamika ezagutzeko ariketa ezberdinak egin ditugu. Adibidez, haur hezkuntzan aho, belarri eta bihotz haundi batzuk marraztu dituzte, norbera euskaraldian beteko duen rola definitzen laguntzeko. Lehen hezkuntzan, euskaraldiaren abestia, ipuina, eta leloa landu dira. Baita erronka bat planteatu dugu euskararen erabilera handitzeko. DBH-n marrazkiak, abestia eta rolak landu ditugu ere.
Bestalde, D ereduko irakasleok eskolan barne arigunea sortu dugu, gure artean bilduta gaudenean gure hizkuntza ohituraz kontziente izan eta euskararen erabilera sustatzeko.
Beno ba dena azalduta, gogoak dituzue eskola eta familien artean egindako bideoa ikusteko?
Klik egin beheko argazkian bideoa ikusteko!

EUSKARALDIko abestia!